martes, 15 de junio de 2010

panelak ezin igota...

'devido a un error interno' dala ta ezin igota nabil panelak, baten baino gehiagotan ahalegindu naiz baina ezin izan dut. emailetik zabaldu beharko!

lunes, 3 de mayo de 2010

solairuz solairu









_kokapena
_behe oina
_lehenengo solairua
_bigarren solairua
_hirugarren solairua
_laugarren solairua
_mediateka nagusiaren ebaketak
_mediateka osagarriaren ebaketak

jueves, 29 de abril de 2010

logroñoko alde zaharra berpizten

jueves, 25 de marzo de 2010

mediateka eszenatokiarekin jarraituz

_gorengo solairua_espazio erabat publikoa_patioaren amaiera
_goitik beheraino datozen patioak_begetazioaren eszenatokia

_dantza eszenatokia_altura bikoitza_ikuslearen ikuspuntuaz jokatu


_mediatekaren osagarria
_mediteka espazio nagusia

_fatxadak zurrunak era bertikalak kalera begira_kalearen izaera jarraiki lerrokatuak_itxitura material bertikala_material arin neutroa bertikaltasuna soilik nabarituz
_barneko patioetara fatxadaren bertikaltasuna hautsi eta bolumenen arteko jolasa sortu terrazak sortuz_argi sarrerak eta espazio publiko nagusien kokapena

jueves, 11 de marzo de 2010

aurreko azalpenari jarraiki




arte bisualen eszenatokia_erabilera nagusia mediateka






















Programari dagokionez, erabilera nagusia mediateka da, beraz, honi lotutako hainbat espazio antolatu beharrean egon naiz. Horretarako eszenatoki berezi eta desberdinen arteko harremana bilatzen ahalegindu naiz espazioak kanpo zein barnean sortuz eta euren artean patioak sortzen solairu desberdinetatik elkarrekin harremanean egoteko, hau da, eszenatokira begira dagoen ikuslearen ikuspuntuarekin jolastuz.
Gure taldeko baldintzetako bat solairuetan gora egin ahala espazio publiko handiagoak sortzea denez (akuareletan ikusten den bezala), hauen kokapenak eta barne patioak eraikina antolatzen duela esan daiteke, hauek euren baitan ere eszenatoki biziak bilakatuz.
Bi orubeetan banatuko da mediatekaren programa eta hauen kokapenari (gaur egungo liburutegitik gertuen daudena) dagokionez lotura fisikoa planteatu beharrean bisuala planteatzen da. Lotura bisual hau diagonalean gertatzen dela esan daiteke, orube handienaren atzeko patioko jardin bertikala-barne patio berdea-sarrerako jardin bertikala eta orube txikiaren barne patio berdea-atzeko patioko muga berdea. Honela, bada, solairutetaik alkarren presentiaz ohartzeaz gain jardinen bizitasuna ere antzemango da.
Esan beharra dago kale berri bat sortzen dela eta honen ibilbideak eraikinean ere eragina duela.
_akuareladun krokisak hasierako planteamendua dira; arkatzez daudenak, aldiz, zuzenduak.

jueves, 4 de febrero de 2010

erretaula gela


Erretaula gela museo bien arteko gelarik altuena da eta garrantzia gehien bereganatzen duena. Elizaren aztarnei jarraitzen die bolumenak eta honen arrazoia ikuspuntuaren jokua litzateke, izan ere, eliza barrutik erretaulara begiratzeko norantza aldatu da era berean atzean dauden aztarnen presentzia nabaritzeko. Gelara argi sarrera erretaula atzeko beiratetik suertatuko litzateke eta barnekaldea ilunago egonik, erretaulak airetan dagoen sentsazioa eskeiniko luke.

ardo museoa


Ardo museoa orubeak eskeintzen duen maldaren arabera dago antolatua eta pasai horretan mahastien artean izkutatua. Hau hobeto nabaritzeko estalkien jokoaz baliatu naiz, malda desberdinak sortuz eta gela bakoitza leku batera, plaza edota mahastiak, gehiago irekiz.

sakro + ardo museoa_laburpen panela


Hasieratik bi museo egiteko nahia izan nuen eta Logroñoko ardoaren tradizioa egokia zela bururatu zitzaidan. Hori zela eta, hiriaren panel bat osatzeko aukera egokia zela pentsatu nuen; gaur egunean alde zaharra eta parkearen arteko kotxeen bidea lurperatu eta oinezko bide bilakatuz panela lortzeko aukera aurkitu nuen, beraz, alderdi batean hiri zaharra eta bestaldean mahastiak.
Mahasti hauen presentzia potentea izanik, museoen indar egituratzaile gisara erabiltzea pentsatu nuen. Hau dela eta, mahastien norabidean eta hauei jarraiki horma batzuk altxatuko dira. Presentzia handirik ez izateko eta mahastien artean difusoago egoteko, harrizko itxitura berezi batez osatuak egongo dira azal neutro bat osatuz. Honela bada, ardoaren museoa egituratua egongo litzateke, mahasti hauetako batzuk eraikinera sartuz eta barne patioak osatuz.
Bestalde, sakro museoa egituratzeko ez da mahastien hain geometria zorrotza kontutan hartu, zerbait organikoagoa da baina honek ere horma berdinak izango lituzke itxitura berarekin dena aktuazio bat bezala ulertuz. Esan beharra dago sakro museo hauen jarraipen bezela ulertzen direla ardo museoarenak, nahiz eta eten bat eduki dena antolatzen duen plaza zabala osatzean. Eten honek ez du soilik plaza osatzeko balio, baizik eta Logroñotik zuzenean ibai edota parkearen kota baxuenen presentziaz jabetzeko balio du.
Museo biek osatzeko modu berdintsua dute; harrizko itxituradun hormek gela batetik bestera argia sartzeko aukera ematen dute eta bestalde plaza-mahasti eta plaza-eliza aztarnetara zabalik dauen beirate zabalak irekitzen dira, ez soilik argiztapenerako, baizik eta inguru fisikoaz jabetu eta gozatzeko eta museo bien barneak harreman bisual batez lotuak egoteko.