jueves, 4 de febrero de 2010

sakro + ardo museoa_laburpen panela


Hasieratik bi museo egiteko nahia izan nuen eta Logroñoko ardoaren tradizioa egokia zela bururatu zitzaidan. Hori zela eta, hiriaren panel bat osatzeko aukera egokia zela pentsatu nuen; gaur egunean alde zaharra eta parkearen arteko kotxeen bidea lurperatu eta oinezko bide bilakatuz panela lortzeko aukera aurkitu nuen, beraz, alderdi batean hiri zaharra eta bestaldean mahastiak.
Mahasti hauen presentzia potentea izanik, museoen indar egituratzaile gisara erabiltzea pentsatu nuen. Hau dela eta, mahastien norabidean eta hauei jarraiki horma batzuk altxatuko dira. Presentzia handirik ez izateko eta mahastien artean difusoago egoteko, harrizko itxitura berezi batez osatuak egongo dira azal neutro bat osatuz. Honela bada, ardoaren museoa egituratua egongo litzateke, mahasti hauetako batzuk eraikinera sartuz eta barne patioak osatuz.
Bestalde, sakro museoa egituratzeko ez da mahastien hain geometria zorrotza kontutan hartu, zerbait organikoagoa da baina honek ere horma berdinak izango lituzke itxitura berarekin dena aktuazio bat bezala ulertuz. Esan beharra dago sakro museo hauen jarraipen bezela ulertzen direla ardo museoarenak, nahiz eta eten bat eduki dena antolatzen duen plaza zabala osatzean. Eten honek ez du soilik plaza osatzeko balio, baizik eta Logroñotik zuzenean ibai edota parkearen kota baxuenen presentziaz jabetzeko balio du.
Museo biek osatzeko modu berdintsua dute; harrizko itxituradun hormek gela batetik bestera argia sartzeko aukera ematen dute eta bestalde plaza-mahasti eta plaza-eliza aztarnetara zabalik dauen beirate zabalak irekitzen dira, ez soilik argiztapenerako, baizik eta inguru fisikoaz jabetu eta gozatzeko eta museo bien barneak harreman bisual batez lotuak egoteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario