jueves, 4 de febrero de 2010

erretaula gela


Erretaula gela museo bien arteko gelarik altuena da eta garrantzia gehien bereganatzen duena. Elizaren aztarnei jarraitzen die bolumenak eta honen arrazoia ikuspuntuaren jokua litzateke, izan ere, eliza barrutik erretaulara begiratzeko norantza aldatu da era berean atzean dauden aztarnen presentzia nabaritzeko. Gelara argi sarrera erretaula atzeko beiratetik suertatuko litzateke eta barnekaldea ilunago egonik, erretaulak airetan dagoen sentsazioa eskeiniko luke.

ardo museoa


Ardo museoa orubeak eskeintzen duen maldaren arabera dago antolatua eta pasai horretan mahastien artean izkutatua. Hau hobeto nabaritzeko estalkien jokoaz baliatu naiz, malda desberdinak sortuz eta gela bakoitza leku batera, plaza edota mahastiak, gehiago irekiz.

sakro + ardo museoa_laburpen panela


Hasieratik bi museo egiteko nahia izan nuen eta Logroñoko ardoaren tradizioa egokia zela bururatu zitzaidan. Hori zela eta, hiriaren panel bat osatzeko aukera egokia zela pentsatu nuen; gaur egunean alde zaharra eta parkearen arteko kotxeen bidea lurperatu eta oinezko bide bilakatuz panela lortzeko aukera aurkitu nuen, beraz, alderdi batean hiri zaharra eta bestaldean mahastiak.
Mahasti hauen presentzia potentea izanik, museoen indar egituratzaile gisara erabiltzea pentsatu nuen. Hau dela eta, mahastien norabidean eta hauei jarraiki horma batzuk altxatuko dira. Presentzia handirik ez izateko eta mahastien artean difusoago egoteko, harrizko itxitura berezi batez osatuak egongo dira azal neutro bat osatuz. Honela bada, ardoaren museoa egituratua egongo litzateke, mahasti hauetako batzuk eraikinera sartuz eta barne patioak osatuz.
Bestalde, sakro museoa egituratzeko ez da mahastien hain geometria zorrotza kontutan hartu, zerbait organikoagoa da baina honek ere horma berdinak izango lituzke itxitura berarekin dena aktuazio bat bezala ulertuz. Esan beharra dago sakro museo hauen jarraipen bezela ulertzen direla ardo museoarenak, nahiz eta eten bat eduki dena antolatzen duen plaza zabala osatzean. Eten honek ez du soilik plaza osatzeko balio, baizik eta Logroñotik zuzenean ibai edota parkearen kota baxuenen presentziaz jabetzeko balio du.
Museo biek osatzeko modu berdintsua dute; harrizko itxituradun hormek gela batetik bestera argia sartzeko aukera ematen dute eta bestalde plaza-mahasti eta plaza-eliza aztarnetara zabalik dauen beirate zabalak irekitzen dira, ez soilik argiztapenerako, baizik eta inguru fisikoaz jabetu eta gozatzeko eta museo bien barneak harreman bisual batez lotuak egoteko.

jueves, 17 de diciembre de 2009

museoa_ardoa+sakroa

_logroñoren panela osatu_alde zaharra+mahastien kultura
_panel honen jarraipena: horma
_museo bien egituratzaile harrizko itxitura berezidun horma
_hormaz gain museo bien lotura bisuala
_museoen antolamendua desberdina:
_sakroa_hormak modu organikoagoan antolatuak
_ardoa_mahastien egiturari jarraiki antolatua




(ezin dot panela igon 8mb baino gitxiago eduki arren, emailetik ikusi biherko)

itxitura estaltzen_lanpara fluoreszenteak


martes, 8 de diciembre de 2009

itxitura lantzen

birziklatu guran...

aukeratutako itxitura baliogarri ez diran fluoreszenteak lirateke; azpittik beste egitura bat biherko leke baina lanparak erdittik moztu eta alkarren artian solapatu ezkero teilekin lortzen dan antzeko efektu bat lortuko neuke eta urak batzeko aukeria eukiko neuke.