martes, 15 de junio de 2010
panelak ezin igota...
'devido a un error interno' dala ta ezin igota nabil panelak, baten baino gehiagotan ahalegindu naiz baina ezin izan dut. emailetik zabaldu beharko!
lunes, 3 de mayo de 2010
solairuz solairu
jueves, 29 de abril de 2010
jueves, 25 de marzo de 2010
mediateka eszenatokiarekin jarraituz
_fatxadak zurrunak era bertikalak kalera begira_kalearen izaera jarraiki lerrokatuak_itxitura material bertikala_material arin neutroa bertikaltasuna soilik nabarituz
_barneko patioetara fatxadaren bertikaltasuna hautsi eta bolumenen arteko jolasa sortu terrazak sortuz_argi sarrerak eta espazio publiko nagusien kokapena
jueves, 11 de marzo de 2010
arte bisualen eszenatokia_erabilera nagusia mediateka






Programari dagokionez, erabilera nagusia mediateka da, beraz, honi lotutako hainbat espazio antolatu beharrean egon naiz. Horretarako eszenatoki berezi eta desberdinen arteko harremana bilatzen ahalegindu naiz espazioak kanpo zein barnean sortuz eta euren artean patioak sortzen solairu desberdinetatik elkarrekin harremanean egoteko, hau da, eszenatokira begira dagoen ikuslearen ikuspuntuarekin jolastuz.
Gure taldeko baldintzetako bat solairuetan gora egin ahala espazio publiko handiagoak sortzea denez (akuareletan ikusten den bezala), hauen kokapenak eta barne patioak eraikina antolatzen duela esan daiteke, hauek euren baitan ere eszenatoki biziak bilakatuz.
Bi orubeetan banatuko da mediatekaren programa eta hauen kokapenari (gaur egungo liburutegitik gertuen daudena) dagokionez lotura fisikoa planteatu beharrean bisuala planteatzen da. Lotura bisual hau diagonalean gertatzen dela esan daiteke, orube handienaren atzeko patioko jardin bertikala-barne patio berdea-sarrerako jardin bertikala eta orube txikiaren barne patio berdea-atzeko patioko muga berdea. Honela, bada, solairutetaik alkarren presentiaz ohartzeaz gain jardinen bizitasuna ere antzemango da.
Esan beharra dago kale berri bat sortzen dela eta honen ibilbideak eraikinean ere eragina duela.
_akuareladun krokisak hasierako planteamendua dira; arkatzez daudenak, aldiz, zuzenduak.
jueves, 4 de febrero de 2010
erretaula gela

Erretaula gela museo bien arteko gelarik altuena da eta garrantzia gehien bereganatzen duena. Elizaren aztarnei jarraitzen die bolumenak eta honen arrazoia ikuspuntuaren jokua litzateke, izan ere, eliza barrutik erretaulara begiratzeko norantza aldatu da era berean atzean dauden aztarnen presentzia nabaritzeko. Gelara argi sarrera erretaula atzeko beiratetik suertatuko litzateke eta barnekaldea ilunago egonik, erretaulak airetan dagoen sentsazioa eskeiniko luke.
ardo museoa
sakro + ardo museoa_laburpen panela

Hasieratik bi museo egiteko nahia izan nuen eta Logroñoko ardoaren tradizioa egokia zela bururatu zitzaidan. Hori zela eta, hiriaren panel bat osatzeko aukera egokia zela pentsatu nuen; gaur egunean alde zaharra eta parkearen arteko kotxeen bidea lurperatu eta oinezko bide bilakatuz panela lortzeko aukera aurkitu nuen, beraz, alderdi batean hiri zaharra eta bestaldean mahastiak.
Mahasti hauen presentzia potentea izanik, museoen indar egituratzaile gisara erabiltzea pentsatu nuen. Hau dela eta, mahastien norabidean eta hauei jarraiki horma batzuk altxatuko dira. Presentzia handirik ez izateko eta mahastien artean difusoago egoteko, harrizko itxitura berezi batez osatuak egongo dira azal neutro bat osatuz. Honela bada, ardoaren museoa egituratua egongo litzateke, mahasti hauetako batzuk eraikinera sartuz eta barne patioak osatuz.
Bestalde, sakro museoa egituratzeko ez da mahastien hain geometria zorrotza kontutan hartu, zerbait organikoagoa da baina honek ere horma berdinak izango lituzke itxitura berarekin dena aktuazio bat bezala ulertuz. Esan beharra dago sakro museo hauen jarraipen bezela ulertzen direla ardo museoarenak, nahiz eta eten bat eduki dena antolatzen duen plaza zabala osatzean. Eten honek ez du soilik plaza osatzeko balio, baizik eta Logroñotik zuzenean ibai edota parkearen kota baxuenen presentziaz jabetzeko balio du.
Museo biek osatzeko modu berdintsua dute; harrizko itxituradun hormek gela batetik bestera argia sartzeko aukera ematen dute eta bestalde plaza-mahasti eta plaza-eliza aztarnetara zabalik dauen beirate zabalak irekitzen dira, ez soilik argiztapenerako, baizik eta inguru fisikoaz jabetu eta gozatzeko eta museo bien barneak harreman bisual batez lotuak egoteko.
jueves, 17 de diciembre de 2009
museoa_ardoa+sakroa
_logroñoren panela osatu_alde zaharra+mahastien kultura
_panel honen jarraipena: horma
_museo bien egituratzaile harrizko itxitura berezidun horma
_hormaz gain museo bien lotura bisuala
_museoen antolamendua desberdina:
_sakroa_hormak modu organikoagoan antolatuak
_ardoa_mahastien egiturari jarraiki antolatua
(ezin dot panela igon 8mb baino gitxiago eduki arren, emailetik ikusi biherko)
_panel honen jarraipena: horma
_museo bien egituratzaile harrizko itxitura berezidun horma
_hormaz gain museo bien lotura bisuala
_museoen antolamendua desberdina:
_sakroa_hormak modu organikoagoan antolatuak
_ardoa_mahastien egiturari jarraiki antolatua
(ezin dot panela igon 8mb baino gitxiago eduki arren, emailetik ikusi biherko)
martes, 8 de diciembre de 2009
itxitura lantzen
domingo, 29 de noviembre de 2009
jueves, 26 de noviembre de 2009
miércoles, 25 de noviembre de 2009
museoagaz jarraittuz...
Gottik behera agertzen da museoa parke eta aztarnetan ezartzeko prozedura. Herri barrutik datozen ardatzak eta bertan dauden aztarnenak abiapuntutzat hartute entramatu bat sortu dot eta entramatu horretan ezartzen diz bai museo sakrue ta baitte ardauen museue. Bakoitza bere airera ez antolatzeko eta azalera horretan batasun bat sortzeko antzeko bolumenez osatzie pentsau dot azkenin. Hasiera baten ez zan hain garbi ikusten hori eta arrazoirik indartsuena hori izen da itxurie aldatzeko.
Ardo museue izkutun geratzie gure dot, bolumen edo zati batzuk lurperatute. Holan parkie herrittik hurbilaua geratzeko aukeri sortzen da. Bestetik, Logroño erakusten daben panel antzeko bat sortu gure dot harresi kanpoko errepidie lurperatu eta oinezko gune bilakatute. Kale barri honek jarraipen bat izengo leuke 'horma' hipotetiko bat eraikiz museo sakruen sarrerara bideratuz.
Elizien aztarnak estaltzen dabezan estalkia be proiektun zati izetie gure dot, aparteko bolumen solte bat izetie ekidituz. Hau dala ta, itxitura materialak garrantzi handia eukiko dau, beste bolumenetan be material honen presentzi bat agertuz.
lunes, 23 de noviembre de 2009
egitura ta tentsioen garrantziaz


Pasa dan asteburuan telebistan ikusi naban Kinda Ka-ri buruzko erreportai bat ta harrigarrixe irudittu jaten, ia zuek zer deritzozuen. Benetan nahi ebena lortu arte egindako saiakerak eta gero buelta bat emoteko gogua sartzen da.
bideoren bat ikusi nahi dabenak: http://www.youtube.com/watch?v=HN8nv4tVFuA&NR=1
__________________________________________________________________________
Kingda Ka fue anunciada oficialmente el 29 de septiembre de 2004, en un acto celebrado para los medios de comunicación y aficionados. Se reveló que la atracción se convertiría en "la más alta y más rápida montaña rusa de la tierra", llegando a alcanzar los 139 m de altura y acelerando hasta los 206 km/h en 3,5 segundos.
El 13 de enero de 2005, Kingda Ka fue al fin terminada, y cuatro meses más tarde se abrió al público.
Se suponía que, originalmente, iba a abrir el sábado 23 de abril de 2005, pero el 18 de abril de 2005, Six Flags anunció que la apertura se retrasaría; así, se abrió oficialmente el día 21 de mayo del mismo año.
Después de que el tren ha sido bloqueado y comprobado, el tren se dirige poco a poco a la zona de lanzamiento. Una vez que llega aquí, se acopla al sistema de lanzamiento hidráulico, éste lo hará acelerar de 0 a 206 km/h en 3,5 segundos. Al final de la pista de lanzamiento, el tren sube por una cuesta de 90º verticales por un espiral hasta la cima de la torre principal, "Top Hat" en inglés de 139 metros de altura. El tren luego desciende 127 metros hacia abajo a través de otro espiral de 270º hacia la derecha. Por último, el tren recorre la segunda colina de 39 metros, produciendo así un momento de ingravidez antes de ser frenado por los frenos magnéticos. El viaje dura 28 segundos desde el lanzamiento hasta que llega a esta zona, pero tiene una duración "oficial" de 50 s .
El motor hidráulico que acelera el tren es capaz de producir 20.800 caballos de fuerza máxima. Debido a la alta velocidad y al diseño de los trenes, la atracción no funciona cuando llueve.
A veces, es posible que un tren no logre alcanzar la cima de la torre y descienda. Kingda Ka incluye frenos retráctiles en su pista de lanzamiento que frenan a los trenes cuando esto ocurre. Los "Rollbacks" son más comunes en un día ventoso, o justo después de haber llovido. Sin embargo, lejos de ser un problema, el hecho es que muchos fanáticos de las montañas rusas esperan con ansias que esto le ocurra a ellos, y es por eso que eligen momentos de inestabilidad climática para probar suerte y montarse en la atracción.
Es difícil saber exactamente cuando se va a producir un lanzamiento de la Kingda Ka. Cuando la señal de lanzamiento se da, el tren retrocede ligeramente hasta anclarse al sistema propulsor, y cinco o 10 segundos después se produce el lanzamiento. Debido al diseño doble de la atracción, la montaña rusa es capaz de realizar uno cada 45 segundos, lo que hace que su capacidad sea de 1000 personas por hora.
lunes, 16 de noviembre de 2009
maketarekin jarraituz
aurreko lan maketatik abiatuta honetara heldu gara, lurreraino heltzen ziran zutabeak egitura nahasi horren barne sartu doguz honek be inklinatuz. Zutabe hauek alkarren artien laukotiek osatzen dabez eta laukote horretako bakoitzien gangen erreprodukzio abstrakto bat planteatzen da bigarren mailako egitura batekin (argazkitan oraindik ageri ez dana). Dena material berarekin egina izanik, aurreko lan maketan geneukan itxura desberdintasun hori konpontzen dogu dana modu bateratuago batean ulertuz.
lunes, 9 de noviembre de 2009
domingo, 1 de noviembre de 2009
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


















